LH5B
"HASTAPENAK ORDENAGAILUAREKIN"
Gaur matematikako saioa hasteko geundela LH1eko lagunak etorri zaizkigu bisitan. Ordenagailua nola piztu, izena eta pasahitzak nola sartu, itzali...ikasi dute gurekin.
Hurrengoan ere ongi etorriak izango zarete!
IDAZLEAK ESKOLAN
LH5eko ikasleok Karmele Mitxelenaren "Marrubizko uda" liburua irakurtzen egon gara gelan. Liburuari buruz hitz egin ostean, idazleari egingo genizkion galderak prestatu genituen.
Karmele bera izan dugu eskolan eta galdera guztiak egiteko aukera paregabea izan dugu.
Benetan gustura egon gara !!! Eskerrik asko Karmele!!