LH6A
GIZARTE ETA KULTURA, INGURUNEA EZAGUTZEN!
LH6.mailako ikasleak Europako herrialdeen kokapenak, hiriburuak, ohiturak ... ikasteaz aparte, mapa fisikoa ere ikasi dute. Lan bikaina!!!
EUSKAL HERRIKO SOINUTRESNAK
TXALAPARTA
Musika saioetan, Euskal Herriko soinutresna ezberdinak ikusi eta entzun ditugu. Abenduan, Ameikutz Musika Eskolatik ekarritako txalaparta zuzenean jotzeko aukera izan genuen gure musika saioetan eta batzuetan, jolas-orduan ere. Horretarako, txalapartaren azalpenak ematera Arrate Iriondo gonbidatu genuen. Eskerrik asko emandako laguntzagatik.
Taldeka, Canvan egindako poster interaktiboak ditugu jarraian. Klikatu irudian eta tresna horren bideo bat ikusiko duzu.
Ea gustoko dituzun!
INCREDIBOX
6.mailakoak, incredibox-ekin DJ lanetan ibili dira eta gustora aritu dira musika egiten.
Saio batean incredibox ezagutu eta grabatzeari ekin diete.
Klikatu nahi duzun taldean eta ikasleen lanak entzungo dituzu.