IRTEERAK ETA EGUN BEREZIAK
O-TOPAKETAK
LH6ko gure ikasleek orientatzeko duten gaitasuna erakutsi digute oraingoan. Otxandioko O-Topaketetan egon dira herritxo eder honen txoko ezberdinak ezagutzen. Herrtik eta basoetatik ibili ostean, beroari aurre egiteko, Olazar deituriko pagadira joan dira bazkaldu eta errekan bainutxo bat hartzera. Ederki freskatu dira denak!
BERTSOLARITZA JAIALDIA
Ikasleak pozik ibili dira aurten ere bertsolaritzako saioetan, Irati Artetxe irakasle dutela. Euskaraz, hitzekin jolasean aritu dira eta maiatzaren 25ean, San Agustin Kulturgunean, jaialdia egin genuen. Bapateko koplak sortzen lan bikaina egin dute.
Hemen argazki batzuk:
DBHkoak ESKOLAN
Gaur DBHko ikasleak etorri zaizkigu bisitan. Ordubete pasa eman dugu hizketan. Gure ikasleen zalantzak argitu dituzte eta datorren ikasturterako gomendioak eman dizkigute.
Mila esker!
🌈 LGBTIQA+ FOBIAREN KONTRAKO EGUNA
Maiatzak 18
Gure herria anitza da — Denok gara desberdinak, eta desberdintasun horiek aberasten gaituzte.
Denok merezi dugu errespetua — Pertsona guztiak baliozkoak gara eta gure arteko harremanak errespetuzkoak izan behar dira.
Inork ezin du tratu txarrik jasan — Ez dugu onartzen inor mindu edo baztertzea bere izateko moduagatik.
Elkar zaindu behar dugu — Lagunak babestu eta elkarri laguntzea da gure indarrik handiena.
Askatasunean bizitzeko eskubidea —Pertsona bakoitzak bere burua aske izateko eta adierazteko eskubidea du.
Gure konpromisoa — Denok seguru senti gaitezkeen herria eraikitzen jarraituko dugu.
Aniztasuna ospatzen dugu — Kolore guztiek ortzadarra osatzen duten bezala, aniztasunak komunitate aberatsagoa osatzen du.
Etorkizuna gure esku dago — Gaur eta egunero, elkar zaindu eta errespetatuko dugula hitz ematen dugu.
“Denok gara desberdinak, eta denok gara politak.”
IRAKURKETAZ GOZATZEN
Aste honetan LITERATURA ASTEA ospatu dugu eta ekintza ezberdinak egin ditugu, liburuekin eta irakurketaz gozatuz! Gaur Liburuaren Eguna izanda, bikoteka irakurtzera joan gara Trinitatera. Primerakoa izan da!
KORRIKA TXIKIA
ASTITZ
Martxoak 16 eta 17an 3.zikloko ikasleak Astitzera joan gara eta bi egun zoragarri pasa ditugu.
ESKOLAKO BARATZA
Eskolako baratza abian jarri da. Isasti eta Aitzol Ezenarro herritarren eta udalaren
laguntzari esker! Mila esker!
HAUR FILOSFIA
|
|
|
KILIMONA ETA
MOTXAILA HERRIA
Amagoia Basurto eta Egoitz Horrillok Kilimona eta motxaila herria jarri dute ikastetxean. Ikasle guztiek izan dute aukera Basurto eta Horrilloren lanaz gozatzeko. Eskerrik asko!
“VESPA VELUTINA” PROIEKTUA
“Vespa Velutina” proiektuaren baitan, Asiako liztorrak harrapatzeko tranpak prestatzen egon gara. Mendaroko txoko desberdinetan jarri ditugu tranpa hauek. Datozen asteetan jarraipena egingo diogu jasotakoari.
INAUTERIAK!!!
Iufffi! Heldu zaizkigu inauteriak!!!
Dantzara eta algara hemen gatoz zuri beltzez plazara.
SANTA AGEDA
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz....
Mendaro ikastolako ikasle eta irakasleak herriko kaleak alaitu dituzte Santa Ageda bezperan kopla eta makil hotsekin.
Gabon zoriontsuak eta Urte Berri On!!
EUSKARAREN EGUNA
ABENDUAK 3
AZAROAK 25
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA
IKASGELA DIDAKTIKOA
2025-9-30
Irailaren bukaeran Gipuzkoako Ingurumen Gunera joan ginen. Bertan, birziklapenari buruzko gauza asko ikasi genituen bertako langileen ahotik, bideo bidez eta baita bertako erakusketaren bidez ere.
Fabrika barrura sartzeko aukera izan genuen!
Benetan interesgarria!
ITURRARAN PARKETXEA (PAGOETA)
2025-11-07
Iturraran XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da.
Baserri honen inguruko lurretan orientazio jolas bat egin genuen. Ondoren, barruan sartu eta erleen inguruko gauza asko ikasi genituen: nolakoak diren, zer lortzen duen gizakiak beraiengandik, zergatik diren garrantzitsuak guretzako…
Eta bukatzeko, kandela bat egiteko aukera izan genuen!
Egun ederra izan zen, bai horixe!