LH6B



ROBOTIKA SAIOAK MARTXAN!

 

Ikasleek robotika saioetan bizitako esperientzia ikus dezakezue bideo honetan. 

Teknologiarekin ikasten eta jolasten!! 

 


 

 

 INTSEKTU HOTELA

Eskolan kokatu dugu 6.mailako ikasleok sortu dugun intsektuentzako hotela.


 

 

 

 

 

 

 

 

PENTSATEKA

 

 Jolas manipulatiboaren bidez pentsamendu logiko matematikoa lantzen dugu eskolan. Gustora aritzen dira ikasleak, ondo pasatuz ikasten!
 

 

 

 

 

 

 

 

MARTXOAK 8

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Mendaroko eskolak. Gaur ere, gure geletan berdintasuna lantzen jarraitu dugu eta emakumeei merezitako aitortza egin diegu.

Kilimona  gure eskolara etorri da, zapi morea jantzi eta talde argazkia atera dugu. Jarrai dezagun bidea egiten. 


 

 

BARANDIARAN ESKOLETAN 

Aste honetan Joxe Miguel Barandiaranen inguruko formazioa jaso dugu LH6ko ikasleok.

Gauza asko ikasi ditugu Eriken ahotik zein bideoen bitartez.Gainera lur azpian topatutako hainbat elementu izan ditugu esku artean.Benetan interesgarria!

Eskerrik asko Erik eta Joxe Miguel Barandiaran fundazioa!
 
 
 
 
 

EMAKUME ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Otsailaren 11am Emakume Zientzialarien eguna izan zenez, eskolan gonbidatu bereziak izan ditugu egunotan. Denetik izan dugu: meteorologia, itsas azpiko kontuak, mikrobiologia...Mila esker etortzeagatik!







ZIENTZIA MUSEOA

 

Otsailaren 28an Zientzia museora joan ginen. 

Alde batetik, planetarium-ean Izarrak deituriko dokumentala ikusi genuen. 

Beste alde batetik, robotika lantzen aritu ginen Ikerren laguntzatz. Bakoitzak bere robota sortu eta martxan jarri zuen. Saioa bukatzeko lasterketa bat egin genuen!

Bukatzeko, museoa ikusi genuen. Manipulaziorako aukera izugarria dago eta, nahiz eta ezaguna izan, oso ondo pasa genuen!

Museotik irten eta Itziarko frontoira joan ginen bazkaldu eta jolastera. 

Egun mundiala pasa genuen!

 





Blog honetako argitalpen ezagunak

2025-2026 3.zikloko taldeko argazkiak