LH5
AMETS BAT
“Amets Bat” kirol, heziketa eta gizarte programari esker, maiatzak 14an Reale Arena zelaira gerturatu ginen eta hango instalazioak bisitatu genituen. Arratsaldean berriz, Aquariumera bisitaldia egin genuen.
Eguraldia ez genuen lagun izan, baina primeran pasatu genuen.
ROBOTIKA
Robotika saioak martxan!
Ikasleek robotika saioetan bizitako esperientzia ikus dezakezue bideo honetan.
Teknologiarekin ikasten eta jolasten!!
INTSEKTU HOTELA
Plaza auzoan kokatu dugu 5.mailako ikasleok sortu dugun intsektuentzako hotela.
PENTSATEKA
DESIOEEN BASOA
Basoek asko eman digute urteetan zehar eta aurrerantzean ere ahala izan dadin LH 5eko ikasleok gure aletxoa jarri dugu. Horregatik Desioen Basoa sortzeko asmoz, Basotik Fundaziokoak izan ditugu gurekin.
MARTXOAK 8
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Mendaroko eskolak. Gaur ere, gure geletan berdintasuna lantzen jarraitu dugu eta emakumeei merezitako aitortza egin diegu. Jarrai dezagun bidea egiten.
FLYSCH-a
(2025-10-29)
Urriaren 29an, Algorri interpretazio zentrora joan ginen. Bertan Zumaiako Flysch-ari buruzko informazioa jaso genuen.
Naiara izan zen gure monitorea eta goiz osoan zehar hainbat bitxikeria eta kontu interesgarri aipatu zizkigun. Bideoak, materialak eta bisita gidatua egiteko eta ikusteko aukera paregabea izan zen.
Benetan egun ederra !!!